XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasiera ebaluazioa II

Helburua

Haurren famili bizitzarekin eta kristau-familiaren jatorriarekin zerikusia duten haurraren gaitasunak atzeman, hala nola: behaketa, ezaguera, balorazioa eta kidetasun-zentzua.

1. iharduera

Umearen liburuko 30-31. orrialdetan oinarriturik egin daiteke.

Elkarrizketaren bidez, irakasleak gonbidatuko ditu:

Marrazkiko pertsonaia nagusiak behatu eta deskribatzera (30-31. orrialdeak):

- Pertsonaien ezaugarri eta jarrerak.

- Ingurunea.

- Lagunak.

- Etab.

Elkarrizketan agertu behar dute:

- Artzaina eta honen tribua (klana), nomadak.

- Buruzagia bere herriarekin basamortuan.

- Errege bat bere herriari agintzen bere erretaulkitik.

Umearengandik gertu edo ezagunak zaizkion pertsonak ezagutu eta irudikoekin erlazionatzea.

Elkarrizketan pertsonaia hauek ager daitezke:

- Abraham: herria eta artaldea gidatzen duen artzaina.

- Moise: juduak basamortuan gidatzen dituen buruzagia.

- Dabid: herria gobernatzen duen erregea.

Pertsonaia hauek Biblian agertzen dira: Hasiera 12, Irteeran eta I-II Samuel.

Familia bateko senidetasun sentimendua baloratu.

Elkarrizketaren bitartez ager daitezke:

- Guztiok familia bat dugula.

- Familia izena-abizendun pertsonez osatuta dagoela.

- Senideak toki ezberdinetatik datoz eta lanbide ezberdinak dituzte.

- Gauza asko ikas ditzekegu gure senideengandik.

- Oso garrantzitsua da gure familiako ohiturak ezagutzea.

- Gure familiako partaide izateaz gain, herriko, hiriko, erlijio-taldeko,... partaide ere gara.

2. iharduera

- Marrazketa librea: Nire familia Ikasle bakoitzak bere familiako senideak marraztuko ditu.

- Hormirudia: Nire eskola familia handi bat da gaiari buruz talde osoak batera egingo du.

Ikasle bakoitzak bere argazkia ekarriko du, eta kartulina batean bere izena idatziko.

Izena eta argazkia horretarako prestatuko den hormirudi-paperean ezarriko ditu ikasle bakoitzak.